

Berpizte Jertsea
Andian eskaintzen ditugun produktuak kotoizkoak dira, erosotasuna, leuntasuna eta iraunkortasuna islatzen dute. Kolore neutroak eta neurri paregabea, ororekin bat egiten dutenak, zuretzat diseinatuta, denboraldiz denboraldi.
- Materiala: %100 kotoi organikoa.
- Pisua: 350 GSM, berotasun eta erosotasun handia eskaintzen du.
- Mozketa: Mozketa klasikoa, kaputxarik gabea, egun guztian zehar janzteko aproposa.
- Zainketak: Garbitu barrutik kanpora, diseinua babesteko. Ez erabili lehorgailurik. Plantxatu tenperatura baxuan.

Aukeratu


Laguntza behar?
OHIKO GALDERAK
Bai, baina eskaera bat bertan behera utzi edo aldatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan lehenbailehen: kimetz.andia@gmail.com helbidera idatzita, edo gure Instagrameko kontuan (andia.arropa) mezu bat utzita.
Bai, produktua jasotzen duzunetik, 15 egun dituzu itzultzeko. Kontuan izan, ez dugula dirurik itzultzen: erosketa-txartel bat emango dizugu dendan, edo bestela, erosketa webgunetik egin baduzu, kode bat sortuko dugu dagokion zenbatekoari lotuta, eta hurrengo erosketan erabili ahal izango duzu.
Correos bidezko jarraipen-zenbaki bat bidaliko dizugu, eskaera egin eta hurrengo 24 lanorduen barruan.
Bai! Gure denda fisikora etor zaitezke. Tolosako Korreo kaleko 35ean gaituzu.
Gure webguneko produktu bakoitzean, behera eginda, “Tailen informazioa” atala ikusiko duzu, eta hor zehaztu ditugu neurriak eta erreferentziak, ondoen datorkizun neurria aukera dezazun. Hala ere, zalantzan jarraitzen baduzu, idatzi guri, eta gustura lagunduko dizugu.