
Atahuts Tote Bag
Ehunez egindako tote bag-a, material birziklatuekin egina eta erabat jasangarria. Euskal hizkuntzarekiko eta kulturarekiko maitasuna erakusteko eta eguneroko bizitzan lagun izateko pentsatuta dagoen osagarri ezin hobea.
- Materiala: %80 kotoi birziklatua eta %20 poliester birziklatua.
- Pisua: 300 GSM, erresistentzia handia eskaintzen duena.
- Tamaina: Liburuak, erosketak edo eguneroko objektuak eramateko aproposa.
- Zainketak: Garbitu eskuz ur hotzean. Ez erabili lixibarik. Zintzilikatu lehortzeko.

Aukeratu

Laguntza behar?
OHIKO GALDERAK
Bai, baina eskaera bat bertan behera utzi edo aldatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan lehenbailehen: kimetz.andia@gmail.com helbidera idatzita, edo gure Instagrameko kontuan (andia.arropa) mezu bat utzita.
Bai, produktua jasotzen duzunetik, 15 egun dituzu itzultzeko. Kontuan izan, ez dugula dirurik itzultzen: erosketa-txartel bat emango dizugu dendan, edo bestela, erosketa webgunetik egin baduzu, kode bat sortuko dugu dagokion zenbatekoari lotuta, eta hurrengo erosketan erabili ahal izango duzu.
Correos bidezko jarraipen-zenbaki bat bidaliko dizugu, eskaera egin eta hurrengo 24 lanorduen barruan.
Bai! Gure denda fisikora etor zaitezke. Tolosako Korreo kaleko 35ean gaituzu.
Gure webguneko produktu bakoitzean, behera eginda, “Tailen informazioa” atala ikusiko duzu, eta hor zehaztu ditugu neurriak eta erreferentziak, ondoen datorkizun neurria aukera dezazun. Hala ere, zalantzan jarraitzen baduzu, idatzi guri, eta gustura lagunduko dizugu.